XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plazer eginen deik egun morrueri bisitak
azken aldikoz jauts itzak hire botak.

ALDURAN
Ezagutzen ezpanaik ere ni nuk, Alduran erregia
eta ene ezpata duk gizonen herrio handia.

Beti banabilak bitoriaz beterik
Durunda ere eztuk igaraiten ene gainetik.

MAMELON
Zien kuntre handi duk egun gure kolera
zuintan leher beikintake ezpagina hel zien hiltzera.

Zien herria diagu erra eraziren
Eta haren erdian ziek mandoilturen.

FALON
Franziako erregia, urguilutsu infamia,
mailu handi huneki lehertzen deiat buria.

Nahi gutuk gudukatu zien lur aberatzetan
guk egin erakineki zer eztu pusatuko han.

ANDINON
Abundenatu diagu Morruen herria
gu gutuk et sari Franziaren buruzagia.

Sigant araza oro diagu galerazi
kirixti maradikatiak junen zidie haieki.

ALDURAN
Igaran gitin triate hortara eia ihure ageri denez
sator ziluetan sartu dienez ikaran gure beldurez.

(Sar triatin, ez jar).